XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAZMARROIZTI.

Aburutzaga,- Markiña'n (B.) bere oiñetxea.

Mazmarroa.

Gorria; zidarrezko iru lertxun-orri islertzokoiz ipiñirik (bi goian eta bat bean), eta beko-alde osoan ur-ozka zidar-urdiñak.

Urrezko egala zortzi otso-buru baltzez, ebagiak, odola dariola ta mustur gorriakaz.

Aburrutza,- Bidania'n (G.) bere oiñetxea.

Tolosa'ra (G.) ta Naparroa'ra joan ziran.

Migel, tolosarra, Bidania'ko etxeko ondorengoa.

Donostia'ko bizilagun izan zan 1566'gn. urtean.

Migel Iñazio'k Azpeitia'n adierazi eban bere aitorsemetasuna, 1740'gn..

Beste etxe bat, bere, ba-dago Aburrutza izenekoa, Errexil'en (G.).

Mazmarroa.

1) Bidania'koak: Orlegia; zidarrezko gaztelua zidarrezko aitz-gaiñean.

Aurrez, [a,b,c], zidarrezko iru lertxun-orri, islertzokoiz.

2) Tolosa'koak: Lau zatikoa: 1 ta 4) orlegia: zidarrezko gaztelua; 2 ta 3) gorria; zidarrezko iru lertxun-orri islertzokoiz ipiñirik.

Naparroa'ko Aburrutzarrak, bere, mazmarro au berau erabilli eben, 1 ta 4'garren zatien zelaiak urdiñez ipiñita, eta mazmarro osoa urrezko egal garbiz geiturik.

3) Tolosa'ko ondorengo batzuek beste au erabilli ebela geroago, mazmarrolari batek diño: Urrezkoa; zugatz orlegia, ta otso baltza, ibilkoi, zubil-orpoan-zearretara ezarrita.

Egal urdiña urrezko bost pertzez (caldera).

Akaeta,- Markina'ko (B.) lurraldean izan ei'eban bere oiñetxea, Labairu'k diñonez.

Mazmarroa.

Zatitua: 1) zidarrezkoa; zugatz orlegia, ta otso baltz bi zubil-orpoan zearretara ezarrita ta bakoitzak bildots bat agoan daroala.

Akandia,- Izpazter'en (B.).

Mazmarroa.

Zatitua: I) gorria; urrezko zerrendaz; 2) urrezkoa; iru torre gorri, atea ta leioa zidarrez, islertzokoiz ipiñirik (torre bi goian eta bat bean).

Zidarrezko egala zortzi sautor orlegiz.